MATRIKULA ONLINE ITXITA

ONLINE IKASTAROEN MATRIKULA 

 Matrikula epea (2019ko Azaroko deialdia)

>1.M (A1+A2) Online2019/07/19tik 2019/10/13ra bitartean.

 Prezioak eta ordainketak

>1.M (A1+A2) Online: 400€ 


*Deskontuen gaineko informazioa, ohiko galderen atalean aurkituko duzu.


 >1.M (A1+A2) Online. 

Matrikula-erreserba: 100€ (urriaren 13a baino lehen)
Lehenengo ordainketa: 300€ (azaroaren 4a baino lehen)

>T
alderik sortuko ez balitz, Euskal Gorrak federazioak ikasleari matrikula-erreserba gisa ordaindutako zenbateko osoa itzuliko lioke.

 >Kontu Zenbakia. 

  
ES96 2100 6453 1721 0004 7115 (Caixabank)
Ikaslearen izen-abizenak adierazi.

 Matrikula deuseztatzea

 >1. Maila (A1+A2) Online
Taldea sortu dela dioen baieztapena jaso aurretik (2019/10/20), matrikula deuseztatzekotan, Euskal Gorrakek matrikula-erreserbari dagokion zenbatekoaren itzulketa egingo du, ikasleak horretarako adierazitako kontu korronte zenbakian.
2019ko urriaren 21etik aurrera (barne) matrikula deuseztatzekotan, ikasleak matrikula-erreserba gisa ordaindutako zenbatekoa galduko du.

2019ko azaroak 4tik(barne) aurrera ikastaroetan baja ematekotan, ez da diru-itzulketarik egongo eta ikasleak matrikula-erreserba, lehenengo ordainketa zein bigarren ordainketa gisa ordaindutako zenbatekoak galduko ditu.

Oharra: diru-itzulketak matrikula deuseztatzeko ala ikastaroan baja emateko arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoerek eragindakoak hartuko dira:

1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastarora joatea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak. 



                                    Matrikulatu