Komunikazio Gaitasunaren Hobekuntza 60ordu
Berria!
Ikastaro hau, aurreko 3 mailetan ikasitakoa
birpasatzeko eta sakontzeko ikastaroa da.
Ikastaro honetan parte hartzeko, 3. Maila edo
B2 maila gaindituta izan behar da.
E-learning deritzon ikasketa elektronikoa ahalbidetzen duen baliabide teknologikoen bidez gauzatuko da. Horretarako, erraminta anitzak eskuragarri dituen plataforma erabiliko dugu. Plataformara, ikasle bakoitzak nahi duenean sartu ahal izango da, edukiak 24 orduz eskura egongo baitira. Plataforman, zeinu hizkuntzaren alderdi asko landuko dira, besteak beste: zeinu hizkuntzaren gramatika, zeinu hizkuntza eta persona gorren historia,ulermena …
Honez gain, taldeko zuzeneko saioak ere antolatuko dira, eduki berriak
lantzeko eta zalantzak argitzeko.
Ikastaro hau, Eusko Jaurlaritzak, eguneratze-ikastaro modura homologatu du.
Egutegiak (2023ko
otsaileko deialdia)
.Izen-ematea
2023ko urtarrilaren 29arte zabalik.
>Komunikazio Gaitasunaren Hobekuntza
ikastaroa
(Egutegiapf)
Ikastaroen hasiera: 2023ko otsailaren 6a,
astelehena.
OHARRA: taldeak osatzeko gutxiengo ikasle kopurua egotea ezinbestekoa izango da.
Matrikula epea (2023ko Otsaileko deialdia)
>2022/12/05etik
2023/01/29ra bitartean.
Prezioak eta
ordainketak
- 200€
-150€ Euskal Gorrak-en, 3.maila edo B2 maila burutu dituzten ikasle ohiak.
>Ordainketak:
Matrikula-erreserba: 50€ (urtarrilaren
29a baino lehen)
Ordainketa: 150€ (100€ ikasle ohien
kasuan) (otsailaren 6a baino lehen)
>Talderik sortuko ez balitz, Euskal Gorrak federazioak
ikasleari matrikula-erreserba gisa ordaindutako zenbateko osoa itzuliko lioke.
>Kontu Zenbakia.
ES96 2100 6453 1721 0004 7115 (Caixabank)
Ikaslearen
izen-abizenak adierazi.
Matrikula deuseztatzea
Taldea sortu dela
dioen baieztapena jaso aurretik, matrikula
deuseztatzekotan, Euskal Gorrakek matrikula-erreserbari dagokion zenbatekoaren
itzulketa egingo du, ikasleak horretarako adierazitako kontu korronte
zenbakian.
2023ko urtarrilaren
30etik* otsailaren 5era matrikula
deuseztatzekotan, ikasleak matrikula-erreserba
gisa ordaindutako zenbatekoa galduko du.
2023ko
otsailaren 6tik(barne) aurrera ikastaroetan baja
ematekotan, ez da diru-itzulketarik egongo eta ikasleak matrikula-erreserba,
lehenengo ordainketa zein bigarren ordainketa gisa ordaindutako zenbatekoak
galduko ditu.
* Taldea
sortu dela dioen mezua jaso ostean.
Oharra: diru-itzulketak
matrikula deuseztatzeko ala ikastaroan baja emateko arrazoi justifikatuak egotekotan
baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak
aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoerek
eragindakoak hartuko dira:
1.
Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak:
laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.
2.
Ikastarora joatea eragozten duen luzaroko osasun-egoera:
iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota
errehabilitazio-prozesuak.
*Ordainketak ez dira
hurrengo deialdietarako gordeko.