OHIKO GALDERAK
1. Nori zuzenduak
daude zeinu hizkuntzako ikastaroak?
>
Entzumen urritasuna eta zeinu hizkuntza ez dakiten pertsonei.
>
Pertsona Gorren senideei.
>
Zeinu Hizkuntza ikasteko eta pertsona gorren kolektiboa ezagutzeko interesa
duten 16 urte baino gehiago duten edozein pertsonari.
2. Ikastaroak, non
ematen dira?
Momentuz, A1-A2 eta B1 mailako ikastaroak online (ordutegi
barik) modalitatean eta B1 eta B2 mailakoak urrutiko (ordutegi finkoarekin)
modalitatean eskainiko ditugu.
3. Ikastaroak,
homologatuta daude?
Bai, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpo jardunean dauden irakasleei, Eguneratze-ikastaro modura homologatzen ditu. Honez gain, Zeinu Hizkuntza Espainiarreko, Estatuko Pertsona Gorren Konfederazioko(EPGK), Estatuko Irakaskuntza Sareko kide garenez, gure titulazioak, Estatu mailan baliotasuna dute.
4. Prestakuntza,
zenbat mailatan banatzen da?
Gure
komunikazioko ikastaroak, 3 mailetan banatzen dira: Hastapena (A1-A2)*,
Erdikoa (B1)* eta Gorenekoa (B2)*, eta bakoitzak, 140orduko iraupena dute.
* Europako Erreferentzia Marko Bateratuan.
5. 3 mailak,
derrigorrez burutu behar
dira?
Ez,
ikasle bakoitzak, zein maila edo mailak burutu nahi dituen erabakitzen du, ez
dago 3 mailak burutzeko obligaziorik.
6. Zein motatako
ikastaroak eskaintzen dira?
Modalitatea:
Online:
ordutegirik gabe. Ikasleen disponibilitatera egokitua. Momentuz, A1-A2
eta B1 maila bakarrik eskaintzen ditugu.
Urrutikoa:
Ordutegiarekin. Eskolak, zoom bitartez ematen dira. B1 eta B2 mailak eskaintzen
ditugu modalitate honetan.
Iraupena:
Ikastaro guztien ordu-eskolen iraupena berdina da(140ordu), baina iraupen
desberdinak dituzten ikastaroak eskaintzen ditugu:
> Erdi-trinkoak: 4
hilabeteko iraupena dute. Urrutiko ikastaroetan, eskolak, astelehenetik ostegunera, egunean bi orduz ematen dira.
Aukera hau, iraileko eta otsaileko deialdietan eskaintzen da.
> Arruntak: 8
hilabeteko iraupena dute. Momentuz, online ikastaroetan bakarrik eskaintzen
dugu aukera hau. Aukera hau, iraileko deialdian eskaintzen da.
> Trinkoak:
2 hilabeteko iraupena dute. Urrutiko ikastaroetan, eskolak, astelehenetik
ostegunera edo ostiralera, egunean 4 orduz ematen dira. Aukera hau, udako
deialdian eskaintzen da.
7. Ikasturte bakoitzeko zenbat deialdia egiten
dira? Zeintzuk dira?
-Ikasturte
bakoitzean 3 deialdi antolatzen ditugu. Deialdi guztietan, 3 mailak eta goizeko
zein arratsaldeko ordutegiak eskaintzen ditugu.
1.
Deialdia: iraila. Deialdi honetan, ikastaro
erdi-trinkoak eta arruntak eskaintzen
ditugu. Ikastaro erdi-trinkoak urtarrilaren amaieran amaitzen dira eta arruntak
maiatzaren amaieran.
2.
Deialdia: otsaila. Deialdi honetan eskaintzen
ditugun ikastaro guztiak, erdi-trinkoak dira eta maiatzaren amaieran amaitzen
dira.
3.
Deialdia ekaina. Deialdi honetako ikastaroak
trinkoak dira eta uztailaren erdialdean edo amaieran amaitzen dira.
8. Noiz zabaltzen da
deialdi bakoitza?
>
Irailekoa, ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran zabaltzen
da.
>
Otsailekoa, abenduaren amaieran edo urtarrilaren hasieran zabaltzen
da.
>
Ekainekoa, apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran
zabaltzen da.
9. Deialdi bakoitzean
argitaratzen diren talde guztiak osatzen dira?
Ez,
gutxieneko ikasle kopurua dauden taldeak bakarrik osatzen dira.
10.
Nola ematen da izena?
Deialdia
bakoitzean, ikastaroetako Blog-ean argitaratzen dugun betegarriaren
bitartez ematen da izena.
11. Betegarria betez
gain, beste zerbait egin behar da izena emateko?
Bai,
Blog-ean agertzen den kontu zenbakian, matrikula erreserbarako 100€ak ordaindu
beharko dira.
12. Aukeratutako
taldean lekurik eduki ezean edo eskatutako ordutegian talderik sortuko ez
balitz, Euskal Gorrak-ek, ordaindutako dirua itzultzen du?
Bai,
Ikasleak aukeratutako taldean lekurik eduki ezean ala eskatutako ordutegian
talderik sortuko ez balitz, Euskal Gorrak federazioak ikasleari ordaindutako
zenbateko osoa itzuliko lioke.
13. Zein da
ikastaroen prezioa? Zer dago prezioaren barne?
>
1.maila (A1-A2): Online:500€
> 2.maila (B1): Online eta Urrutikoak: 425€-450€( modalitatearen arabera
> (B2): Urrutikoak:450€
Prezio
guztietan, matrikula eta materiala barne daude.
14. Epeka ordaindu
daiteke?
Bai,
3 epetan ordaintzeko aukera dago. Epe hauek, deialdi bakoitzean, Blog-eko
matrikula atalean azaltzen dira.
Online
ikastaroak, 2 epetan ordaintzeko aukera dago.
15. Beherapenik dago?
Bai,
hurrengo beherapenak egiten ditugu:
>
%33ko edo gehiagoko entzumen ezgaitasuna duten pertsonek, ikastaroko prezioaren
200€ko beherapena izango dute.
>
Pertsona gorren, 1.mailako senideek(aita, ama, seme-alabak), ikastaroko
prezioaren 200€ko beherapena izango dute.
>Pertsona
gorren, anaiek, arrebek eta ahizpek, ikastaroko prezioaren 200€ko beherapena
izango dute.
>Pertsona gorren bikotekideek (ezkondua edo izatezko
bikotea), ikastaroko prezioaren 200€ko beherapena izango dute.
Berria! Hirukideko
bazkideek, beherapen hauek izango dituzte:
>%
50 eko beherapena matrikulan.
>%
15 eko beherapena ikastaroan.
*Ikasleek,
beherapena izan ahal izateko, ikastaroa hasi baino lehen,
beherapena ahalbidetzen dion ziurtagiria( entzumen ezgaitasun ziurtagiria,
familia-liburua edo hirukideko bazkidea dela egiaztatzen duen ziurtagiria)
emailez bidali edo bulegoan entregatu beharko dute.
*Beherapenak ez dira bateragarriak. Beherapen hauek, 140orduko ikastaroetan bakarrik aplikatzen dira.
16. Ikastaroan zehar,
urrutiko ikastaroetan taldez aldatzea posible da?
Bai,
beti ere, lanagatik edo pisuzko arrazoi bategatik denean eta ikasleari ondo
datorkion taldea osatzen bada eta talde horretan lekua badago. Aldaketa hau,
ikasleak, bere ohiko ordutegira, 7 eskola-egun baino gehiago huts egingo duela
antzematen duenean bakarrik izango da posible.
Ezinezkoa
da aurrez aurreko ikastaro batetik online ikastaro batera edo alderantziz
aldatzea.
17. Txandaka lan
egiten duten langileak, urrutiko ikastaroetan astero ikastaroz aldatu daitezke?
Txandaka
lan egiten duten interesatuak, Ikaslearekiko arreta zerbitzuan bere egoerataz
galdetu beharko dute.
18. Baja ematean,
ordaindutako dirua galtzen da?
Kasu
guztietan ez. Blog-ean, zein izena emateko betegarrian, matrikula deuseztatzeko
atalean, ordaindutako dirua, noiz, zenbat eta zein egoeratan itzultzen dugun
azaltzen dugu.
19. Diplomarik
jasotzen da?
Bai,
maila bakoitza amaitzean, burututako mailari dagokion hizkuntza-gaitasuna lortu
dela ziurtatzen duen agiria ematen da. Beti ere, ezarritako ebaluaketako frogak
gainditzen badira eta baimentzen diren huts-egite kopurua gainditzen ez
bada. Ikastaroko helburuak ez lortzeagatik, ikastaroa gainditzen ez dutenei,
bertaratze ziurtagiri bat ematen zaie.
20. Diploma honek,
Zeinu hizkuntzako interpretea izateko gaitasuna ematen du?
Ez.
21. Proba libreak
egiten dira?
Bai. Urtean zehar, 2 deialdi antolatzen ditugu, bata urtarrilean eta bestea
maiatzean. Proba libreak egiteko interesa duten pertsonentzat, gida bat dugu
eskuragarri. Inolako konpromisorik gabe eska dezakezue.
Ikastaro hauei
buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, hurrengo helbide honetara email
bat bidali: alumnado@euskal-gorrak.org
_________________________________
22. Neurrirako
ikastaroak eskaintzen dira?
Bai,
Ikastaro laburrak, 20 eta 60 ordu bitartekoak eskaintzen dira. Ikastarook
gorrekin komunikatzeko gutxieneko gaitasuna lortu nahi duten ala lan eremu
zehatz bati lotutako hiztegia ikasi nahi duten enpresa zein taldeei zuzenduta
daude.
Neurrirako ikastaroei
buruzko informazio gehiago jasotzeko, hurrengo helbide honetara email bat
bidali: formacion@euskal-gorrak.org