A1-A2 MAILA ONLINE

A1-A2 mailako ikastaroak online formatuan bakarrik eskainiko ditugu. Prestakuntza hau, Cnse fundazioko Signocampus , e-learning plataformaren bitartez emango dugu. Plataformak, era malgu batean, desplazamendurik gabe, zeinu hizkuntza ikasteko aukera ematen du, gizarteak duen aparteko eskaerak betez eta hizkuntzaren hedapenari lagunduz. 

Online Ikastaroa, ikastaro presentzialak duen iraupen bardina izango du, hau da 140ordu.  Online ikastaroa modalitate trinkoan eskainiko dugu. Ikastaroak ez du ordutegirik, baina astero, 2-3 bideo-lan entregatu beharko dira( denak ez dira derrigorrezkoak entregatzea).

Ikasleak, ikastaro trinkoan, astean, 16-20 orduko dedikazioa izango duela kalkulatzen dugu. Ikasleek, ikastaroko plataformara, maiatzak 22tik aurrera izango dute sarbidea, plataforma ezagutzen joateko eta nahi izan ezkero, 1.unitateko edukiak lantzen hasteko.

 Ikasle bakoitzari, ikastaro guztian zehar lagunduko dion tutore bat egokituko zaio. Ikaslea tutorearekin berak behar beste alditan harremanetan jarri ahalko da, duen zalantzak edo edozein galdera egiteko.

Ikasturtean zehar, zoom bitartez burtuko ditugun talde-saioetan parte hartzeko aukera eskainiko da, baita gainerako ikaskideekin praktikatzeko aukera ere.

Zeinu hizkuntzako A1-A2 mailako online ikastaroak, 3.500 pantaila interaktibo, 3700 bideo eta 2800 argazkiz osaturik dago gutxi gora-behera. Ez du ordutegirik.

Hurrengo helbidean, demo txiki bat ikusgai dago, ikastaroaren funtzionamendua zein den ikusi ahal izateko:

 

Ikastaroko demoa:  https://signocampus.es/DemoLSE/demo.html

 

Online ikastaroko egutegia (2023ko Ekaineko deialdia)

 

.Izen-ematea 2023ko maiatzaren 15arte zabalik.


>A1-A2 Maila Erdi-Trinkoa Online   (2 hilabete)                                   (Egutegiapdf)


Ikastaroen hasiera: 2023ko maiatzaren 29a, astelehena. 

Plataformarako sarbidea, maiatzak 22tik aurrera. 


OHARRA: taldeak osatzeko gutxiengo ikasle kopurua egotea ezinbestekoa izango da.

Gaindituz gero, A2 maila lortu dela egiaztatzen duen ziurtagiria jasoko da.

 

*Baldintza informatikoak:

- Ordenagailua: 1,2Ghz prozesadorea gutxienez (2 Ghz gomendatua);  4 GB-eko RAM memoria; 1024x768 bereizmena duen monitorea (1280x800 gomendatua)

- Sistema eragilea (horietako edozein): Windows 7 SP1, Windows 8 edo Windows 10; Mac os x 10.6.8 edo geroagokoa; Linux

- Nabigatzailea (horietako edozein): Windows: Microsoft Edge (bertsio berriena), Google Chrome (bertsio berriena), Firefox (bertsio berriena), Opera (bertsio berriena); Mac: Safari (bertsio berriena), Google Chrome (bertsio berriena), Firefox (bertsio berriena); Mugikorra: Safari Apple iOS 10ean edo geroagokoa, Google Chrome Apple iOS 10ean edo geroagokoa, Google Chrome Android os 4.4an edo geroagokoa

- Beste batzuk: Interneterako 10 Mb-ko konexioa (gomendatutako 20 Mb edo goragokoa);  Ezinbestekoa webcam-a (kalitate minimoa 720p eta erresoluzioa 3Mp)