Deialdi
honetan, B1 maila, 2 modalitatetan eskainiko dugu:
Online eta Urrutiko modalitateetan.
Online Ikastaroa
Prestakuntza
hau, Cnse fundazioko Signocampus , e-learning plataformaren bitartez emango
dugu. Plataformak, era malgu batean, desplazamendurik gabe, zeinu hizkuntza
ikasteko aukera ematen du, gizarteak duen aparteko eskaerak betez eta
hizkuntzaren hedapenari lagunduz.
Online Ikastaroa, ikastaro
presentzialak duen iraupen bardina izango du, hau da 140ordu. Ikastaro
erdi-trinkoan(4 hilabetekoa), ikaslearentzat, astean 10 orduko dedikazioa
suposatuko duela kalkulatzen dugu eta arruntean 5 ordukoa. . Ikastaroak ez du
ordutegirik, baina bideo-lanak entregatzeko epeak egongo dira. Derrigorrez
entregatu behar diren bideo-lanen entregatzeko epea luzatu ahalko
da.
Ikasle bakoitzari,
ikastaro guztian zehar lagunduko dion tutore bat egokituko zaio. Ikaslea
tutorearekin berak behar beste alditan harremanetan jarri ahalko da, duen
zalantzak edo edozein galdera egiteko.
Ikasturtean zehar, zoom
bitartez burtuko ditugun talde-saioetan parte h artzeko aukera eskainiko da,
baita gainerako ikaskideekin praktikatzeko aukera ere.
Hurrengo helbidean, demo
txiki bat ikusgai dago, ikastaroaren funtzionamendua zein den ikusi ahal
izateko:
Ikastaroko demoa: https://signocampus.es/DemoLSE/demo.html
Urrutiko modalitatea:
Modalutate
honetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko
ditugu, irakatsi eta ikasteko prozesua ikasgeletara joan beharrik gabe egiten lagunduko
digutenak, eta informazioaren erabilera eta komunikazioaren garapena
optimizatzen lagunduko digutenak.
Ez dugu Internet bidezko
ikaskuntza-plataformarik erabiliko ikastaroa aurrera eramateko; aitzitik,
ikasleei, paperean (liburuan) eta multimedia formatuan emango dizkiegu
materialak, eta, horrez gain, ikastaroak zuzenean emango ditugu ondoren
adierazitako ordutegietan, Zoom-en bidez.
Egutegiak (2026ko Iraileko deialdia)
Izen-ematea 2026ko irailaren 11arte zabalik.
>B1 Arrunta online (8 hilabete) (Egutegiapdf)
>B1 Erdi-trinkoa online (4 hilabete) (Egutegiapdf)
>B1 Arrunta Urrutikoa Goizez: astelehen eta asteazketan 11.30-13.30 (Egutegiapdf)
>B1 Arrunta Urrutikoa Arratsaldez: astelehen eta asteazketan 17.30-19.30 (Egutegiapdf)
Ikastaroen hasiera: 2026ko irailaren 28a, astelehena.
OHARRA: taldeak osatzeko gutxiengo ikasle kopurua egotea ezinbestekoa izango da.
-Zeinu Hizkuntza bidezko Komunikazioaren oinarrizko curriculumaren diseinua.
-Arloz arloko gaien zerrenda.
>Pdf deskargatu
