B2 MATRIKULA ZABALIK

Matrikula epea (2026ko Iraileko deialdia) 

2026ko irailaren 11arte(barne) . 

 Prezioak eta ordainketak

>A1+A2 Online: 575€ 

>B1 Online: 500€

>B2 Urrutikoa: 525€ 


*Deskontuen gaineko informazioa, ohiko galderen atalean aurkituko duzu.

 >A1+A2 Online
. 

Matrikula-erreserba: 150€ (2026ko irailaren 11a baino lehen)

Lehenengo ordainketa: 425€ (2026ko irailaren 25a baino lehen)

 > B1 Online. 

Matrikula-erreserba: 150€ (2026ko irailaren 11a baino lehen)

Lehenengo ordainketa: 350€  (2026ko irailaren 25a baino lehen)

 >B2 Urrutikoa. 

Matrikula-erreserba: 150€  (2026ko irailaren 11a baino lehen)

Lehenengo ordainketa: 187,50€  (2026ko irailaren 25a baino lehen)

Bigarren ordainketa: 187,50€  (2026ko azaroaren 2a baino lehen)

 >Talderik sortuko ez balitz, Euskal Gorrak federazioak ikasleari matrikula-erreserba gisa ordaindutako zenbateko osoa itzuliko lioke.


 >Kontu Zenbakia. 
  
ES98 2095 0005 10 9104246208(Kutxabank)

Ikaslearen izen-abizenak adierazi.

Ordainketa, izen emate epea amaitzear dagoela egiten baduzu, ordainagiria alumnado@euskal-gorrak.org helbidera bidali. 

 Matrikula deuseztatzea

*Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako 3/2014 Lege Orokorra betez, uko egiteko eskubidea askatasunez erabil dezakezu matrikula-erreserba ordaindu eta hurrengo 14 egun naturalen barruan, beti ere, ikastaroa osatu dela konfirmatzen duen mezua ez bazaizu heldu edota ikastaroa ez bada hasi(beherago honi buruzko informazio zehatzagoa duzu). Horretarako, eskatu uko egiteko posta elektronikoz alumnado@euskal-gorrak.org helbidera, itzulketa egiteko banku-kontu baten (IBAN) berri emanez. Uko egiteko imprimaki hau erabili dezakezu.

Izena ematean, uko egiteko epea amaitu baino lehen ,ikastaroa hasi ahal dela onartu eta baimentzen duzu, eta honek uko egiteko eskubidea galtzea ekarriko du. 

>A1-A2  eta B1 Mailako Online ikastaroetan

Taldea sortu dela dioen baieztapena jaso aurretik, matrikula deuseztatzekotan, Euskal Gorrakek matrikula-erreserbari dagokion zenbatekoaren itzulketa egingo du, ikasleak horretarako adierazitako kontu korronte zenbakian.

2026ko irailaren 18a baino lehen(barne) matrikula deuseztatzekotan, ikasleak matrikula-erreserba gisa ordaindutako zenbatekoa galduko du.

2026ko irailaren 28tik(barne) aurrera ikastaroetan baja ematekotan, ez da diru-itzulketarik egongo eta ikasleak matrikula-erreserba, lehenengo ordainketa zein bigarren ordainketa gisa ordaindutako zenbatekoak galduko ditu.

 >B2 Mailako Urrutiko ikastaroetan  

Aukeratutako taldea sortu dela dioen baieztapena jaso aurretik, matrikula deuseztatzekotan, Euskal Gorrakek matrikula-erreserbari dagokion zenbatekoaren itzulketa egingo du, ikasleak horretarako adierazitako kontu korronte zenbakian.

2026ko irailaren 18tik  irailaren 24ra bitartean matrikula deuseztatzekotan, ikasleak matrikula-erreserba gisa ordaindutako zenbatekoa galduko du.

2026ko irailaren 25etik  urriaren 2ra bitartean ikastaroan baja ematekotan, Euskal Gorrakek lehenengo ordainketari dagokion zenbatekoaren %50a itzuliko du, ikasleak horretarako adierazitako kontu korronte zenbakian.

2026ko urriaren 3tik azaroaren 1era bitartean ikastaroan baja ematekotan, ez da diru-itzulketarik egongo eta ikasleak matrikula-erreserba zein lehenengo ordainketa gisa ordaindutako zenbatekoak galduko ditu.

2026ko azaroaren 2tik azaroaren 6ra ikastaroetan baja ematekotan, Euskal Gorrakek bigarren ordainketari dagokion zenbatekoaren %50a itzuliko du, ikasleak horretarako adierazitako kontu korronte zenbakian.

2026ko azaroaren 7tik(barne) aurrera ikastaroetan baja ematekotan, ez da diru-itzulketarik egongo eta ikasleak matrikula-erreserba, lehenengo ordainketa zein bigarren ordainketa gisa ordaindutako zenbatekoak galduko ditu.


Oharra: diru-itzulketak matrikula deuseztatzeko ala ikastaroan baja emateko arrazoi justifikatuak egotekotan baino ez dira egingo eta ikasleak horiek egiaztatzeko beharrezko ziurtagiriak aurretiaz aurkeztu beharko ditu. Arrazoi justifikatutzat honako egoerek eragindakoak hartuko dira:

 1. Ikastaroaren ordutegiarekin bateraezinak diren lan-betebeharrak: laneratze berria edo lan-ordutegi aldaketa.

2. Ikastarora joatea eragozten duen luzaroko osasun-egoera: iraupen luzeko gaixotasun, ospitaleratze, ebakuntza edota errehabilitazio-prozesuak. 

 *Ordainketak ez dira hurrengo deialdietarako gordeko.



                                                                                                          MATRIKULATU!