ZEINULAGUN


Zeinalagun saioak (ordu 1ekoak).

Deskribapena

Saio hauen, helburu nagusia, ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, zeinu hizkuntzan duten komunikazio gaitasuna hobetzea da.

Ikasturte honetan, saioak,  3 mailako saioak eskainiko ditugu, A2ko, B1eko edo B2ko titulua duzuen ikasleak, zeinu hizkuntza praktikatzeko beste aukera bat izateko.

Saioak, printzipioz ostiraletan(egutegia begiratu) izango dira, eta maila bereko bi saio izango dira egun bakoitzean, bata 10.00etatik 11.00etara eta bestea 17.00etatik 18.00etara bitartean. Saioak ZOOM bidez egingo dira

Zeinulagun saioak, mintza-praktika saioetan oinarrituta daude, ikasleek euren iritzia plazaratzeko zein egungo gai anitzei buruz eztabaidatzeko aukera izango dute, baita komunikazioa eta ikaskideen arteko elkarrizketa oinarri duten dinamika eta ekintzak egiteko aukera ere. 

Elkarrizketa saio hauek, ez daude Eusko Jaurlaritzak homologaturik.

Hartzaileak

Saio hauetan, A2 (1.maila), B1(2.maila) edo B2 Mailako( 3.maila) titulazioa daukaten eta Zeinu Hizkuntzaren ikaskuntzan sakontzen jarraitu nahi duten pertsonei zuzenduta dago, ordura arte lortutako komunikazio-gaitasuna mantendu eta hobetu dezaten. 

Edukiak eta metodologia

Irakasleak saioetako gidari lez jokatuko du, eguneroko ekintza eta gaiak programatuz, ikasleek horietan parte hartu dezaten sustatuz, ikasleek ezagutzen ez dituzten edo barneratu gabe dauzkaten esaera eta hiztegia erantsiz, zalantzak argituz eta akatsak zuzenduz. 

Saioak elkarrekin zerikusirik ez dutenez, interesatuek, ez dute burutuko diren saio guztietan parte hartzeko derrigortasunik, nahi dutenetan parte hartu dezakete. 

Matrikulazioa eta prezioa:

Interesatuek, parte hartzeko,  alumnado@euskal-gorrak.org helbidera email bat bidali beharko dute, parte hartu nahi duten saioak zeintzuk diren adieraziz. Saioak dohain eskaintzen ditugu, ez da ezer ordaindu beharko.   

Saioak aurrera eramateko, saio bakoitzean, gutxienez 5 pertsona apuntatu egon beharko zarete. Plaza mugatuak egongo dira, gehienez, 10 pertsona onartuko ditugu saio bakoitzean. 

 

 

> Zeinulagun saioak             (Egutegia pdf)